Eraikina okupatuta zuten ikasleek eman dute abisua goizeko lehen orduan: Ertzaintza EHUren Leioako campusera (Bizkaia) joan da, eta Gurutze Gorriaren eraikina hustu du. Eraikina okupatuta zuten ikasleak atera ondoren, makinak iritsi dira unibertsitatera, eta eraikina eraitsi dute. Leioatik! ikasle proiektu komunikatiboak eman du gertakarien berri sare sozialetan.
Azken urteetan ezagunak egin zaizkigun irudiak gaurkoan ere: Ertzaintza unibertsitatean pic.twitter.com/6LO78t70QK
— Leioatik! (@Leioatik) 2017(e)ko abenduak 16
Gurutze gorriko eraikin okupatua eraisten ari dira. Ikaslek borrokan jarraitzeko deia egin dute, adi mobilizazioei pic.twitter.com/NDJe7GpJ8T
— Leioatik! (@Leioatik) 2017(e)ko abenduak 16
Okupazioa sustatu duten ikasleek salatu dutenez, Ertzaintzak ez die eraikina husteko inolako agindurik erakutsi. Ikasleek EHUri leporatu diote eraikina hustu eta eraisteko erabakiarekin ikasleen autogestio eta jabetza kolektiborako borondatea zapuztu nahi izatea. Hurrengo egunetan mobilizatzera deitu dituzte Leioako campuseko ikasleak.