Leioako 20 urteko gazte bat hil da gaur 06:00ak inguruan Santurdejon (Errioxa, Espainia) gertatutako auto istripuan. Iturri ofizialen arabera, LR-413 errepidetik atera da autoa herriaren sarreran, eta irauli egin da. Ibilgailuaren barruan zihoazen beste bi lagun Logroñoko San Pedro ospitalera eraman dituzte, zaurituta.
Autoa gidatzen ari zena da hildakoa.