Politika

Leitzako Udalak ez du ikurriña kenduko, "askatasun eta demokrazia" ikur delako

Otsailaren 23an hilabeteko epea eman zion Nafarroako Gobernuak Leitzako Udalari balkoitik ikurriña kendu eta Nafarroako Ikurren Legea betetzeko. Osterantzean, epaitegietara joko zuela egin zion mehatxu. Patxi Saenz Leitzako alkateak, ordea, ez dutela ikurriña kenduko berretsi du gaur. "Askatasunaren eta demokraziaren" ikurra dela azpimrratu du, eta hala jakinarazi diotela Nafarroako Gobernuari idatzi baten bidez.

'Alea' astekariko kazetariak, erredakzioan, Gasteizko Eskola kaleko egoitzan. BERRIA
2004ko otsailaren 27a
15:53
Entzun
"Frankismoaren kontrako borrokaren sinbolo bat da, Euskal Autonomi Erkidegoa sortu baino lehenagokoa", azaldu du Saenzek. Halaber, Nafarroako Gobernuko Herri Administrazioko kontseilariari bidali dioten idatzi batean, ikurriña "askatasunaren eta demokraziaren sinbolo izan zela, eta oraindik hala dela" argudiatu dutela agertu du Leitzako alkateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.