Leize batean erorita, motorzale bat hil da
BILBO. Mendian motorrean zebilen gizon bat hil zen atzo Galdamesen (Bizkaia), 120 metroko leize batean behera erorita. Eguerdian jazo zen ezbeharra, eta arratsean gorpua amildegitik ateratzeko lan handiak zituzten oraindik ertzainek, oso toki zailean zegoelako. Triano Mendietan gertatu zen ezbeharra, La Elvira meatzarien gunean. Motorzaleak 49 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu