Desagertuta egon den ertzaina atzo atera zen urpeko igerian ibiltzera, Ontongo (Kantabria, Espainia) itsasertzean. Orduek aurrera egin, eta ez zen etxera itzuli.
Hori dela eta, bilaketa lanak hasi ditu gaur goizean Ertzaintzak, itsasoan zein kostan, eta 09:30 aldera aurkitu dute, leize batean. Helikoptero baten laguntzaz erreskatatu dute, eta erietxera eraman duten arren zauri arinak baino ez ditu.
Ertzaintzak urperkari lanak egiten ditu gizonezko horrek, eta denbora librean murgil igerian aritzera joana zen itsasertzera.
Gertakaria
Leize batera erori arren, bizirik erreskatatu dute Ertzaintzako urpekari bat
15-20 metroko sakonera duen leize batera amildu zen atzo ertzain bat, eta gaur goizean bizirik, zauri arin batzuekin, erreskatatu dute. Bizkaia eta Espainiak muga egiten duten itsasertz parean gertatu da ezbeharra, Saltacaballos inguruan. Urpeko igeriketa egitera joana zen ertzain hori, eta argitzeke dauden arrazoiak tarteko, harkaitzetako leize batean behera erori zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu