desagerpena

Leizeen inguruan lan bat egitera joandako espeleologo bat galduta dago Urbisun atzotik

Berriro hasi dira haren bila; 75 urte ditu, eta bakarrik zegoen.

jon ordonez garmendia
2014ko urriaren 17a
20:02
Entzun

Espeleologoaren senideek atzo jakinarazi zuten hura galduta dabilela. Gauean erreskate lanak eten zituzten, baina gaur goizeko hamarretan hasi dituzte berriro, Kanpezu inguruan (Araba). Ertzaintzaren mendiko salbamendu taldea, txakurrekin aritzen den taldea, miñoiak, Gurutze Gorria eta Arabako espeleologia taldea ari dira bilatzeko lanetan.

Ertzaintzak BERRIAri adierazi dionez, Arabako espeleologia taldeko kidea da desagertu den gizona; 75 urte ditu, eta, dirudienez, inguru horietako leizeen inguruko ikerketa bat egitera joan zen. Segurtasun Sailak atzo jakinarazi zuenez, litekeena da leizeren batean istripuren bat jasan izana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.