Lekeition desagertutako gizona itsasoan bilatzeari utzi diote

Familiak haitzarte baten desagertu zela agertu badu ere, ez dute itsaslabarrean haren zantzurik aurkitu. Aldiz, autobus batean ikusi dutela dioten lekukotasunak jaso ditu Ertzaintzak.

2008ko abuztuaren 9a
16:39
Entzun
Bi egunez Lekeitioko (Bizkaia) itsaslabarrean bila aritu ondoren, salbamendu taldeek utzi egin diote atzo goizetik falta den 45 urteko gizonezkoa itsasoan bilatzeari. Izan ere, ez dute haren arrastorik aurkitu, eta gizona autobus batean ikusi zutela dioten lekukotasunak jaso ditu, aldiz, Ertzaintzak. Hain zuzen ere, itsas salbamendu taldeek bertan behera utziko dute bilaketa, eta Ertzaintzak hartuko du orain desagertua aurkitzeko ikerketa.

Atzo goizean jakinarazi zuen desagertuaren familiak 45 urteko gizonezkoa falta zela, eta Lekeitioko itsaslabarreko haitzarte batean galdu zela. Uretara erori izana litekena zela agertu zuten. Hori dela eta, gaur eguerdi artea itsaslabarrean eta itsalabarraren inguruko uretan ibili dira haren bila Gurutze Gorria, Itsas Salbamendua, Ertzaintza eta Guardia Zibilak, horretarako helikopteroak eta ontziak baliatuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.