Gizartea

Lekeition udan hildako gaztetxoaren aita atxilotu dute

13 urteko mutikoak edandako zuku batean pozoia zegoela frogatu du Ertzaintzak. 

2015eko urriaren 13a
07:32
Entzun

Ekainaren 26an gaixotu ziren 13 urteko bi anaia Lekeition (Bizkaia). Ondoezik jarri ziren leku desberdinetan zeudela, eta medikuek susmoa hartu zuten intoxikazioren bat izango zela. Anaietako bat hil egin zen ospitalean.

Azterketak egin zizkieten bi gaztetxoei, eta Madrilen aztertu dituzte. Pozoia aurkitu dute, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Aitak zerikusia duelakoan, Ertzaintzak atxilotu egin du Bilbon, bere etxean. 38 urte ditu gizonak. Lehen ere atzeman zuten, baina aske utzi zuen epaileak. Orain, ordea, Ertzaintzak aurkeztutako froga berriak ikusita, berriro atzeman dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.