Leku eta irakasle faltak eraginda, mugatu egin dituzte irakasle eskolak

2012ko irailaren 8a
00:00
Entzun
Irakasle ikasketak egiten ari diren estudianteak protestan dira NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Izena eman ondoren, unibertsitateak jakinarazi die goizean ez dutela eskolarik izango, arratsaldez joan beharko dutela guztiek. Ikasleen haserrea eragin du horrek, eskolak hasi baino egun batzuk lehenago soilik abisatu dietelako. Unibertsitateak bi arrazoi eman ditu eskolak arratsaldeetara mugatzeko: leku arazoak daudela NUPen eta ez dagoela goizez eskolak emateko adina irakasle. Ikasleek sinadura bilketa bat hasi dute —500 baino gehiago batu dituzte dagoeneko—, eta protestan segitzeko asmoa dute. Salatu dute legez kanpokoa dela izena eman eta gero ordutegia aldatu izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.