Desagertua

Lekuko berriak agertu dira Egiluzen desagerpenaren ikerketan

Hiru gazte aritu ziren galdakoztarrarekin hitz egiten, 04:30ean.

Egiluzen desagerketa salatzeko elkarretaratzea, maiatzaren 19an, Galdakaon. L. JAUREGIALTZO, ARP
2014ko maiatzaren 29a
16:23
Entzun

Hodei Egiluz gaztea desagertu denetik zazpi hilabete baino gehiago pasa direnean, haren desagerketa argitzen lagun dezaketen lekuko berriak agertu dira. Segurtasun kamera batzuek grabatutako irudietan oinarrituta, 04:11ean galdu zen Egiluzen arrastoa. Orain, berriz, hogei minutu beranduago harekin egon ziren hiru gazte agertu dira; EITBk zabaldu duenez, Amberesen (Flandria) tabernak dauden inguruan hitz egin zuten Egiluzekin. Lekukoen arabera, "ikaratuta" zegoen eta atzera begiratzen zuen une oro; adierazi dutenez, Egiluzek laguntza eskatu zien, eraso egingo ziotela uste baitzuen. Lekukotza horiei esker, Egiluzen bileraketa erradioa handitu egin du poliziak.

Gazteek adierazi dute Poliziari edo taxiari deitzea nahi ote zuen galdetu zietela, eta hark ezer erantzuten ez zuela ikusita, alde egitea erabaki zutela. Faroek izeneko telebista saioan jorratuko dute Egiluzen desagerketa — argitu gabeko auziak landu ohi ditu saio horrek —. 

Egiluzen gurasoak arrasto berriaren jakinaren gainean zeuden.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.