Garagai batean Lemoizen (Bizkaia) zentral nuklearra jartzeko egindako lanak baliatuz, leku berean ziklo konbinatuko zentral termikoa ezartzeko asmoa du orain Iberdrolak. Proiektu hori bertan behera uzteko eskatu dute Eguzki, Ekologistak Martxan, Talaia eta Txipio Bai talde ekologistek, zentral horrek isuriko lituzkeen gasak klima aldaketan eragingo luketela iritzita.
Gainera, nabarmendu dute Lemoizen faktore historiko eta soziologiko bereziak biltzen direla, eta ondorioz, proiektu hori minbera dela: "Ezin da berriro zauri hori ireki", azpimarratu dute.
Iberdrolak lur horien gainean inolako eskubiderik duela ezin dela onartu uste dute ekologistek, eta eremu horri -117 hektarea ditu eta Basordako itsasartean dago-erabilera publikoa ematea, "jende guztiaren atseginerako izatea". Gai horren inguruan gizarate eztabaida abiatzea eskatu dute.
Ingurumena
Lemoizen zentral termikoa egiteko proiektua bertan behera uzteko eskatu dute ekologistek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu