Ezker Batua (EB) eta Aralar Lemoizen (Bizkaia) ziklo konbinatuko zentrala egitearen aurka agertu dira. Iberdrolak zentral nuklearraren hondakinak dauden ingurunean egin nahi duen proiektua "apustu ekonomiko hutsa" dela salatu dute EBko ahaldun Jose Ferrerak eta Aralarreko ahaldun Josu Murgiak. "Gutxi batzuri ekarriko dizkie onurak eta herritarren gehiengoari egingo dio kalte; batik bat, inguruan bizi direnei", esan dute.
Zentral nuklearraren guneaz zer erabilera egin erabakitzeko, gizarte eztabaida piztearen alde azaldu dira EB eta Aralar.
Ingurumena
Lemoizen ziklo konbinatuko zentrala egitea arbuiatu dute EBk eta Aralarrek
Iberdrolak zentral nuklearraren tokian abian jarri nahi duen proiektua "apustu ekonomiko hutsa" dela salatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu