Espetxe zigor osoa bete arren, beste hamar urte bete beharko ditu Joseba Artolak espetxean. Espetxe onurak banaka aplikatzeko Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ondorioak pairatu beharko dituztenen zerrendari beste bat gehitu zaio, beraz. "Legez dagozkion erredentzioak inolako diskriminaziorik gabe aplikatzea" eskatu du gaur Askatasunak, eta euskal presoekin izaten ari diren jokaera "lotsagarria" salatu.
"Euskal preso politikoen kontrako mendeku politika da", Askatasunaren arabera, "Espainiako eta Frantziako estatuek preso eta iheslari politikoak trukerako txanpon gisa erabiltzeko beste estrategia bat". Presoen "erabilpenak gatazka luzatu eta mingarriago egiten du. Errepresio ekintza hauekin gerra estrategian tematzen ari dira".
Prozesuak bidea egiteko "baldintza demokratiko batzuk bermatu beharko dira". eta horien artean presoen eskubideak, besteak beste hauek: "Baldintzapeko askatasuna aplikatzea hiru laurdenak edo bi herenak bete dituzten presoei, legez dagozkien erredentzioak aplikatzea inolako diskriminaziorik gabe eta larri gaixo daudenen berehalako askatasuna".
Hilaren 16ko manifestazioa Bilboko Moiua plazatik irtengo da, 19:15ean, eta hilaren 17an Leongo kartzelara egingo den martxa, berriz, 08:30ean San Nicolas plazatik. Bidaierako izena emateko aukera Herriko tabernan egongo da.
euskal presoak
Leongo Marsilla kartzelara martxa egingo dute, Joseba Artolari ezarri dioten 30 urteko gehienezko zigorra salatzeko
Joseba Artola Ibarretxe Bilboko presoak zigor osoa bete du, baina Paroti eta beste preso batzuri aplikatutako doktrina bera ezarri diote. Ekainaren 19an 20 urte beteko ditu kartzelan, baina beste hamar egin beharko ditu. Hori eta presoekin gertatzen diren beste hainbat neurri jazartzaile salatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Askatasunak. Manifestazioa egingo dute ekainaren 16an, eta 17an martxa Leongo Mansillako kartzelara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu