Izaskun Lesakak eta Joseba Iturbidek atzo deklaratu zuten Laurence Le Vert epailearen aurrean, eta espetxeratzeko agindua eman zuen hark. "Gaizkile taldeko" kide izatea, armak eta lehergailuak eramatea eta agiri faltsuak izatea egotzi diete biei. Gainera, ETAko buruzagi izatea egotzi dio epaileak Lesakari.
Igandean atxilotu zituzten Lesaka eta Iturbide Maconen. Poliziek mihatu egin zuten biak atzeman zituzten hotela, eta ahaztuta utzi zuten atzemandako materiala. Hiru egun igaro dituzte atxilotuta.