ATXILOKETAK

Lesakaren eta Iturbideren atxiloketez Mintegik esandakoak aztertuko ditu fiskalak

EH Bilduren lehendakarigaiak atzo esan zuen koalizioak ezin dituela txalotu Izaskun Lesakaren eta Joseba Iturbideren atxiloketak. "Beharrezkoa balitz, hartu beharreko neurriak" aztertuko dituela jakinarazi du Espainiako fiskal nagusiak.

2012ko urriaren 30a
21:14
Entzun

Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbideren atxiloketen harira Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak eginiko adierazpenak ikertuko ditu Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak, Torres-Dulcek berak gaur aitortu duenez.

Igandeko atxiloketen gainean, Mintegik atzo esan zuen EH Bilduk ezin dituela atzemateak "txalotu", eta Espainiak ez dakiela "bake prozesu bat zer den ere".

“Fiskaltzak kasua ikertuko du, eta beharrezkoa balitz, hartu beharreko neurriak aztertuko ditu", esan du Torres-Dulcek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.