Lesio delituak egotzitako bi ertzain, absolbituta

2012ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
BILBO. Lesio delitu bana egotzita epaitutako bi ertzain errugabetzat jo zituen Bizkaiko Lurralde Auzitegiak apirilean eta maiatzean, Eusko Jaurlaritzako Herrizango Sailak atzo jakinarazi zuenez. Bati, Basurtuko ospitalean (Bilbo) atxilotuta zegoen pertsona bat borraz jotzea leporatu zioten. Bestea, auto bat lapurtzen saiatzen ari zen gizon bat borraz zauritzeagatik salatu zuten; gizonaren mehatxuei aurre eginez jardun zuela ebatzi dute epaian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.