Leturiaren egunkari ezkutua idazteko garaian eguneroko zituen lekuak bisitatu ditu Txillardegik, eta berrikuspen horrek sortarazi dizkion oroitzapen, gogoeta eta sentipenak jaso ditu Zabalak. Paco Vila argazkilari galiziarrak jaso du bidaia horren lekukotasun grafikoa.
Arestian aipatu bezala, euskarazko lehen nobela modernotzat jotzen da Txillardegiren Leturia, ordura arteko euskal nobelek ez bezala pertsonaiaren barne gatazkari erreparatzen diolako, gertakari batzuen kontaketa soiletik harago. Azken batean, mugarri bat jarri zuen euskal literaturan.
Biharko Berria-n
'Leturiaren' lekuak 50 urte geroago
Duela 50 urte amaitu zuen Jose Luis Alvarez Enparantza =iTxillardegi=i-k =iLeturiaren egunkari ezkutua=i nobelaren idazketa lana. Euskarazko narratibaren historian, euskarazko lehen nobela modernotzat jotzen da Txillardegiren =iLeturia=i. Ferrolen idatzi zuen Txillardegik, soldaduska egiten ari zela, eta Juan Luis Zabala kazetaria lagun Ferrola itzuli zen joan den astean nobela idatzi zuen garaiko lekuak berrikustera. Horren guztiaren berri emango du BERRIAk hiru egunez, bihartik hasita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu