Udal hauteskundeen ondorena

'Lezoren Alde' taldeko kideak kanporatu, eta ateak itxita egin dute plenoa Lezon

Ateak itxita eta beste areto batean egin du legegintzaldi berriko lehen osoko bilkura Lezoko Udalak, 'Lezoren alde' plataformako kideak udal talde berriaren alboan eseri eta ikusleen aulkietan esertzera ukatu direlako. EAJ-EA koalizioko Kepa Garbuzu alkate berriak pleno aretotik alde egiteko eskatu die ezker abertzaleko ordezkariei. Kaleratuen artean zegoen Aitor Sarasola, Lezoko alkate ohia.

2003ko uztailaren 8a
17:39
Entzun
Espainiako Auzitegi Gorenak baliogabetu zuen 'Lezoren alde' plataformako ordezkariek diotenez, maiatzaren 25eko hauteskundeetan 1.100 boto eskuratu zituzten, eta hori dela eta "haiei zegozkien bost eserlekuak betetzera" joan dira. Bost ordezkari horietatik lau azaldu dira gaur Lezon egin den legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurara, baina EAJ-EAko alkate Kepa Garbuzuk kanporatu egin ditu, eta handik minutu gutxira ekin diote berriz plenoari beste areto batean.

Lezoko Udala gehiengo absolutoarekin gobernatu du orain arte Batasunak, baina maiatzaren 25eko hauteskundeen ondoren, EAJ-EAko 8 zinegotzik, PSE-EEko hiruk, EB-IUko batek eta PPko beste batek osatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.