Libiako gerra salatu zutelako, bi lagun epaitu egin dituzte
BILBO. Libiako gerran esku hartzearen aurka EAJren egoitza nagusian protesta egin zuten bi pertsona epaitu zituzten atzo Bilbon. Espainiako soldaduak Libiako gerran aritzeari baietza eman zion EAJk, eta hori salatu nahi zuten. Kartel handi bat jarri zuten Sabin Etxeko horman.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu