Astearte goizean hasitako sarekadan 18 lagun atxilotu ditu Frantziako Poliziak Lapurdin. Astearte arratsean bertan eta atzo askek utzi zituzten hamaika lagun, eta gaur arratsaldean beste sei utzi dituzte libre. Zehazki, honakoak:
Jon Irazola (astearte arratsean atzeman zuten Hazparnen).
Migel Torre (atzo goizean Mugerren).
Jean-François Ampo (atzo goizean Senperen).
Iñaki Ospital (atzo goizean Itsasun).
Andre Etxegoien (atzo goizean Azkainen, 75 urte ditu).
Georgette Etxegoien (atzo arratsaldean Baionan, senarrari janaria eramatera polizia etxera joan zenean).
Iñaki Irigoien
Polizia iturriek agertu dutenez, Baionako Xilko, Ziburuko Tana eta Hendaiako Kanttu herriko tabernen finantziazioa ikertzen ari dira, eta horrekin dute lotura atxiloketek.
Beste lagun bat ere atxilotu zuten atzo goizean, Sofie Layus, baina arratsalderako libre utzi zuten. Halaber, asteartean bertan aske utzi zituzten goizeko lehen orduan atxilotutako hamar lagun: Zigor Goieaskoetxea, Jeronimo Prieto, Ortzi Idoate, Luis Barriola, Gorka Haritzaga, Stephane Blondel, Robert Arranbide, Txomin Irazoki, Matias Urretxu eta Karmele Tomee.
Atxiloketak
Libre utzi dituzte aste honetan ostatuen auzian Lapurdin atxilotutako guztiak
Jon Irazola, Migel Torre, Jean-François Ampo, Iñaki Ospital, Etxegoien senar-emazteak eta Iñaki Hirigoien aske utzi dituzte arratsaldean zehar. Baionako Xilko, Zibiuruko Tana eta Hendaiako Kanttu ostatuen auzian atxilotu zituen Frantziako Poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu