Stephan Etxegarai, atzo goizean Frantziako Poliziak Eiheralarren (Nafarroa Beherea) atxilotu zuen gaztea gaur libre utzi dute, kargurik gabe. Laurence le Vert epailearen agindu atzeman zuten, eta haren etxea miatu zuen Poliziak. Baionako polizia etxean eduki dute ordutik. Iturri ofizialek ez dute atxiloketaren arrazoirik eman.
Kazetaria da Etxegarai, Aldudarrak Bideokoa.
"Frantziako Gobernuak errepresioaren aldeko apustuan itsu jarraitzen du", salatu zuen atzo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta horretan Espainiakoarekin elkarlanean ari dela nabarmendu. "Ideia politikoen aurkako errepresioa argiaz baliatzen ari dira".
Atxiloketa
Libre utzi dute atzo Eiheralarren atxilotutako gaztea
Kargurik gabe laga dute aske Stephan Etxegarai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu