GIZARTEA

Libre utzi dute Bilbon bikotekidea hil zuelakoan atxilotutako andrea

Udaltzaingoak atzeman zuen, gizonak berak hil aurretik esandakoari jarraituz. Epaileak, ordea, aske utzi du emakumea.

Garikoitz Goikoetxea.
2015eko abenduaren 16a
08:12
Entzun

Astelehen goizaldean hilurren iritsi zen gizona Bilboko Udaltzaingoaren egoitzara. Labanaz egindako eraso baten ondorio zela azaldu zuen, eta bikotekideari egotzi zion egilea izatea. Basurtuko ospitalera eraman zuten gizona larrialdi zerbitzuek; goiz erdialdera, han hil zen.

Udaltzainen arabera, gizonak esplikatu zien biak elkarrekin zeudela San Frantzisko auzoko etxe batean, eta hantxe eraso ziola andrazkoak, sastakada bat emanez.

Emakumea atxilotu egin zuen Udaltzaingoak. Atzo arratsaldean eraman zuten epailearen aurrera, eta hark libre utzi du behin-behinean. Udaleko iturriek ez dute xehetasun gehiago eman erabakiari buruz.

Andreak gizona salatu zuen maiatzean genero indarkeriagatik; Ertzaintzaren esku zegoen salaketa hori. Gizonak berak ere andrea salatua zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.