Lorea Zeziaga (Arrasate, Gipuzkoa) iheslari politikoa aske utzi dute gaur, kargurik gabe, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Asteartean atxilotu zuen hura Frantziako Poliziak, etxean, eta Baionako polizia etxean eduki dute ordutik. Laurence Le Vert Parisko epaileak agindu zuen operazioa.
Alejo Moreno (Gasteiz) ere atxilotu zuten orduan, Azkainen (Lapurdi), baina arratsaldean libre geratu zen, Paueko (Frantzia) Auzitegitik pasatu ondoren. Jarrai-Haika-Segi auzian auzipetua dago Moreno.
Biek urteak daramatzate Lapurdin bizitzen, normaltasunez. Zeziaga aurretik Mexikon bizi izan zen, iheslari moduan. Gaur egun Oihana Baionako Ikastolako langilea da.
"Euskal iheslari politikoen aurkako etenik gabeko jazarpena salatu nahi dugu. Frantziako Estatuak euskal independentismoaren aurka abian duen gurutzadaren baitan kokatzen ditugu euskal herritarren atxiloketa eta Espainiaratzeak", esan zuen AAMk. "Euskal iheslari politikoek Euskal Herrian libre bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu nahi dugu".
Atxiloketa
Libre utzi dute Lorea Zeziaga
Iheslari politikoa asteartean atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Baionan, eta gaur askatu dute. Normaltasunez bizi da han.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu