Fagor Etxetresnak

Likidazio planaren lehen helburua: ahalik eta lanpostu gehienei eustea

xabier martin
2014ko apirilaren 11
15:56
Entzun

Fagor Etxetresnak eta Edesa likidatzeko planaren nondik norakoak jakinarazi dituzte administratzaileek, eta planaren helburua "industria jarduerari eta ahalik eta lanpostu gehienei eustea" dela zehaztu dute. "Arrakasta islatuko duten industria planak" nahi dtuzte eskaintzetan, eta "ahalik eta diru kopuru handiena" lortzea, "hartzekodunen zorrak" pagatzeko.

FED eta Edesa batera likidatzeko plana da, bestalde, bien arteko loturak balizko eskaintzek biak kontuan har ditzaketelako. Edesak Confort ataleko produktuak egiten zituen, "baina bakarrik FEDentzat". Hiru bloketan banatu dute likidazioa administratzaileek. Lehenean Fagor Etxetresnak (FED) eta Edesa bere osotasunean aintzat hartzen dituzten eskaintzak jasoko lirateke, edota haien atal produktiboengatik egindako eskaintzak (Lerro zuria, Etxetresna txikiak eta Konfort). FEDen beste aktiboak sartuko lirateke bigarrenean, eta Edesaren beste aktibo batzuk hirugarrenean.

Lehen fasean enpresen salmenta osoengatik egindako eskaintzak jasoko lirateke. Bigarren fasean, berriz, atal produktiboen truke egindako eskaintzak. Hirugarrenean —25 egunen ondoren—, FED eta Edesaren gainontzeko aktiboen truke egindako eskaintzak jasoko lirateke,  baita aurreko faseetan eskaintzarik gabe geratutako jabegoen truke egindakoak ere. Azken fase horretan, salmenta atomatizatua baimenduko da, baita ondasunak txatarra bihurtzeko aukera ere.

Baldintzak

Administratzaileek hainbat irizpiderekin jarriko dituzte lehentasunak jasotzen diren eskaintzei begira: "Salneurria eta pagatzeko modua; sor dezaketen enplegu maila; balizko eroslearen kaudimen maila; aurkeztutako industria planaren izaera; eta eskaintzak izan dezakeen langileen babes maila".

Proiek eta Grumal ez dira sartu likidazio plan horretan, baina haientzat ere ari dira prestatzen bide orria. Malagon epaileak onartu behar du orain plan hori; horrelaxe edo ñabardura txikiren batzuekin onartzea espero da. Hamabost egun barru, onartzearekin batera, eskaintzak egiteko epea zabalduko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.