POLITIKA

Linfedema bat kentzeko, ebakuntza egingo diote asteazkenean Barkosi

Hiru egunez bertan behera utzi du bere agenda Nafarroako Gobenuko presidenteak.

Uxue Barkos, ostegunean, Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 13a
15:58
Entzun

Hodi linfatikoen blokeoak eragindako edema bat da linfedema, eta 2011n bularreko minbiziaren aurkako tratamenduak eragin dio Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidenteari, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Eskuin eskuan du linfedema. Tratamenduan izan da Barkos linfedema antzeman ziotenetik, baina ebakuntza egiteko beharra ikusi dute sendagileek. Osasunbideak azaroaren 18rako ezarri dio ordua; datorren asteazkenerako, beraz.

Anestesia orokorra emango diote Barkosi, eta erietxean egin beharko ditu gutxienez 48 ordu. Hortaz, hilaren 18, 19 eta 20ko agenda bertan behera utzi du. Errehabilitazio tratamendua ezarriko diote ondoren. Barkosek egoeraren berri eman dio Nafarroako Parlamentuari, eta bere ordez botoa beste batek emateko eskatu du osteguneko osoko bilkurarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.