EUSKAL HERRIA

Liskarrak izan dira Donibane Lohizunen, espekulazioaren aurkako manifestazioan

Hiru manifestari kolpatu ditu poliziak. Bi lagun atxilotuak izan dira, baina askatu dituzte jada; asteartean deklaratzera joan beharko dute Donibane Lohizuneko polizia etxera.

urtzi urkizu
2013ko abuztuaren 30a
20:17
Entzun

Ipar Euskal Herriko egoeraren errudunen artean, promotoreak eta etxebizitza agentziak jo ditu Lurra eta Etxebizitza kolektiboak, eta egoera horren aurkako protestan ari dira gaur. "Metodo onartezinak erabiltzen dituzte: atez ate ibiliz, legeen gainditzeko manerak proposatuz, espekulatuz, bigarren etxebizitzak eraiki eta horien publizitatea eginez...", salatu du kolektiboak. Donibane Lohizuneko higiezinen agentzia batera sartu dira taldeko hamar kide, eta arduradunekin eztabaidan aritu dira. "Agentziek hilabeteko azken ostiraletan dute lan gehien. Horregatik erabaki dugu gaur haien lana oztopatzea", salatu dute. Aipatutako agentziak itxi egin du arratsaldez, ekintzaileen eskaera onartuz. Beste zazpi agentziak itxi egin dute gaur arratsaldean, Lurra eta Etxebizitza kolektiboaren eskaerari erantzunez.

Elkarretaratzea eta manifestazioa egin dute ehun lagunek Donibane Lohizuneko kaleetan, 'Euskal Herria ez da salgai' lelopean. Liskarrak izan dira amaieran, polizien eta manifestarien artean. Hiru pertsona kolpatu dituzte. Halaber, bi manifestari eraman dituzte atxilotuta. Baina ordu bat pasatu ostean, askatu egin dituzte; astearte goizean Donibane Lohizuneko polizia etxera joateko deituak izan dira.

Agentzia batzuetan ezkutuko mikfrono batekin grabaketak egin ditu taldeak. Grabaketa horiekin osatutako bideo bat zabalduko dute datorren igandean, "agentzien saltze estrategia eta argumentazioa agerian utziz".

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.