Politika

Liskarrak izan dira Galizian, Maria San Gilen bisitan

Santiagoko Unibertsitateko ikasleek "faxista" deitu diote EAEko PPko presidenteari, eta Segiren aldeko oihuak ere egin dituzte. Bizkartzain batek min hartu du eskuan.

2008ko otsailaren 12a
17:16
Entzun
Iskanbilak izan dira gaur eguerdian Maria San Gil EAEko PPren presidenteak Galiziara egindako bisitan, Santiagon, haren bizkartzainen eta Santiagoko Unibertsitateko ikasle batzuen artean. Hura nibertsitarera hitzaldi bat ematera zihoala izan dira liskarrak, eta bizkartzain batek esku batean zauria izan du.

Iturri batzuen arabera, ikasleek "faxista" eta "española" deika hasi zaizkio San Gili, eta Segi euskal gazte erakundearen aldeko oihuak ere egin dituzte.

PPk salatu egin du gaurko gertaera. "Batzuek euren ideiak indarkeriaren, presioaren eta iseken bidez inposatu nahi dituzte".

San Gil atzotik Galizian da, bere alderdiaren ekitaldi batzuetan parte hartzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.