Internet

Literaturaren Nobel sariduraren azken nobela Interneten, egun baterako

Bihar jarriko dute sarean Herta Mullerren 'Atemschaukel' lana, doan eskuratzeko moduan.

2009ko urriaren 14a
14:07
Entzun
Herta Muller 2009ko Literaturaren Nobel saridunaren azkeneko eleberria Interneten egongo da bihar, doan jaisteko moduan. Egun baterako jarriko dute. Hain zuzen, Atemschaukel nobela ipiniko dute sarean, Alemaniako Liburuzainen Elkartearen ekimenez, helbide honetan: www.libreka.de.

Gaur zabaldu dute Frankfurteko (Alemania) Liburu Azoka, eta igandera arte iraungo du. Egunero liburu bat jarriko dute Interneten. Gaur, Couch Surfing (Brian Thacker idazlearena). Besteak: Welt aus Glas (Ernst Wilhelm Handler), Glucklicher Hund (Nadja Kneissler) eta Adam und Evelyn (Ingo Schulze).

Mullerrek abenduaren 10ean jasoko du Nobel saria, Stockholmen. 980.000 euro eskuratuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.