Lituaniak aurreikusia zuen arren 2014an eurogunean sartuko zela, ez du halakorik egingo, gaur Dalia Gribauskaite herrialdeko presidenteak jakinarazi duenez. "Ez da errealista orduan gu eurogunean sartzea. Garrantzitsuena herrialde denek erantzukizunez jokatzea da, Lituaniak barne", esan du Gribauskaitek. "Denek izan behar dute diziplina fiskala".
2004tik Europako Batasuneko kide da Litiuania, eta eurogunean sartzeko Maastrichteko Itunak finkaturiko inflazio eta defizit publikoaren helburuak bete gabe ditu.