Perituen txostenetan oinarritutako lizentzia banaketa egitea proposatu dio Euskalerria irratiak Nafarroako Gobernuari. 2006an egindako irrati lizentzien banatzea bertan behera utzi zuen iragan astean Nafarroako Gobernuak, eta berriro egin beharko du hori Sanzen gobernuak. Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko zuzendariak, eskura eraman dio proposamena Nafarroako Gobernuko bozeramaile Alberto Catalani. Bujandaren esanetan, inpartzialak dira perituen txostenak, eta horiek dira egokienak banaketa egiteko.
Lizentzien banaketa berriro ere egiteko, puntuazioak eman behar ditu puntuazio mahaiak. Arauak hala aginduta, bi alde ditu banaketa egiteko jarraitu beharreko bideak. Batetik, puntuazio zehatzak dituzten lau modulu; bestetik, puntuazio zehatzik gabeko beste lau modulu baloratibo.
Euskalerria irratiaren arabera, azken atal hori dago egiteko, eta auziko epaileak agindutako txostenak dira baliagarri dira horretarako. Hiru dira: kazetaritza proiektuari buruzkoa, bideragarritasun ekonomikoari buruzkoa eta txosten teknikoa. Lau moduluetan eskatzen den informazioa biltzen dute txosten horiek. "Inpartzialtasun gorena bermaturik dago, epaileak aginduriko peritu frogak baitira, eta zozketa bitartez erabaki zen nortzuk eginen zituzten", dio Euskalerria irratiak.
EUSKARA
Lizentziak perituen txostenetan oinarrituta banatzeko eskatu du Euskalerria irratiak
Nafarroako Auzitegiak baliogabe jo du indarrean den banaketa, eta berriro egin behar du Sanzen gobernuak. Euskalerria irratiak dio epaileak eskatutako txostenak erabili behar lituzkeela gobernuak, inpartzialak direlako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu