Suhiltzaileek hipotermia handiarekin atera dute bart goizaldean Lodosako (Nafarroa) presatik uhateetan harrapatuta geratu den 34 urteko gizonezko bat.
Nafarroako Gobernuak agertu duenez, Larrialdi Agentziak goizeko bostak inguruan abisua jaso du, esandako lekuan gizonezko bat harrapatuta zegoela esanez. Lodosako suhiltzaileek atera dute, soka baten laguntzaz presara jaitsita, toki horretan ezin baitzuten ontzirik erabili. Hipotermia handia zuen, eta Lizarrako Orkoien erietxera eraman dute. Zauritiua ez dagoela larri zehaztu dute ospitaleko iturriek.
Istripua
Lodosako presako uhatean harrapatuta gizon bat hipotermia handiarekin atera dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu