Logroñoko kartzelatik BECera

Koldo Aldabe.
2012ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Buruzagi handi bat du giltzapean ezker abertzaleak. Atzo BECen izan zen haren ahotsa, eta mezu argi bat eman zuen: hasitako bideak ez du Irlandan egindako akordioaren moduko batera eramaten, Eskoziako moduko batera baizik. Irlandako aukera Espainiako Estatuak utzi zuen galtzen; Eskoziako modukoa Euskal Herriak irabaziko du.

Espainiako Auzitegi Nazionalak duela hiru urte hasitako Bateragune auziarengatik ez balitz, ziurrenera Otegi BECeko oholtza gainean zegokeen atzoko ekitaldian. Baina ez zegoen Otegi; Laura Mintegi agertu zen, EH Bilduko lehendakarigaia. Eta jendea hunkitzeko ekitaldiaren ifrentzu modura, lehendakari baten modura agertu zen Mintegi: zuzen, itzulinguruka ibili beharrik gabe, mezuak argi emanez. Gertuko ere bai; BEC erraldoia unibertsitateko gela balitz bezala.

Duela aste batzuk politikan arrotz gisa agertu bazen ere, Mintegik erakutsi du duen balioa. Egia dio: beste modu bateko politika egitera doaz. Bera da horren isla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.