Datorren igandean Logroñoko espetxe aurrean "elkartasun olatua" sortzea nahi du Arnaldo askatu politika askatu herri ekimenak. "Maitasuna, berotasuna, babesa eta elkartasun osoa" azaldu nahi dizkiote politikan aritzeagatik preso daukaten herritarrari, eta ahal dela, berak espetxe barrutik hori guztia sumatzea.
Horretarako martxa antolatu dute. Elgoibartik bertatik autobusak antolatu dituzte, eta gainerako herrietan ere halaxe egiteko deia egin dute. Autobusetan ez bada, kotxeetan eta bakoitzak nahi edo ahal duen moduan kartzela aurrera joateko deia egin dute; 12.00etan jarri dute juntadizoa.
Arnaldo askatu politika askatu ekimena osatzen dutenak ez dira inongo alderdi, sindikatu edo elkarteren ordezkariak. Baina, Asier Zengotitak prentsaurrekoan azaldu duenez, jakin badakite Otegi preso edukitzeko arrazoiak politikoak direla, eta inondik ere ez judizialak. Ezinbestekotzat jotzen dute Otegi libre uztea, "euskal gizarteak aldarrikatzen duen bake prozesua abian jartzeko".
Politika
Logroñora martxa antolatu dute abenduaren 19rako, Arnaldo Otegi askatzeko eskatzeko
Bihar zortzi egingo da martxa, 'Arnaldo askatu politika askatu' Elgoibarko herri ekimenak antolatuta. 12:00etan Logroñoko espetxe aurrera joateko deia egin diete herritarrei, Otegiri babesa eta elkartasuna helarazteko, haren espetxealdia salatzeko eta hura aske uzteko eskatzeko. BAD Sound System, Fermin Muguruza, Rude, Aitor Korta eta Mikel Aveirok abesti bat eta bideo-klip bat ere egin dute. [YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=6pJOSwUHZkU[/YouTube]
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu