politika

'Loiolako hegiak' gazteleraz orain

Imanol Murua Uria egileak berak itzuli du. 'El triangulo de Loiola' izena ipini diote.

2010eko uztailaren 5a
16:20
Entzun
Imanol Murua Uria kazetariak (Zarautz, 1966) martxoaren 10ean aurkeztu zuen Loiolako hegiak liburua, 2006ko bake prozesuan EAJ, PSE-EE eta Batasunak Loiola Azpeitiko auzoan egindako negoziazioei buruzko lana, eta orain gazteleraz argitaratu du.



Murua Uriak berak egin du itzulpena -"jende askok galdetzen zidan ea itzuliko nuen liburua"-, eta Ttarttalo argitaletxeak atera du. El triangulo de Loiola izena jarri diote, eta gaur aurkeztu dute. 2.500 aleko tirada du. Kazetariaren arabera, Espainia aldean askotan izan dute hizpide Loiolako elkarrizketa saioa, eta orain gaztelerazko bertsioaren bidez beste hainbat daturen berri izango dute.

Euskaldunen artean, behintzat, oso harrera ona izan du Loiolako hegiak-ek. Bi edizio atera dituzte Elkar eta BERRIA argitaratzaileek, denera lau mila aleko tirada (liburua erosteko, hemen). Liburu horregatik lehengo larunbatean Rikardo Arregi kazetaritza sarietako epaimahaiaren sari berezia eman zioten Murua Uriari, Andoainen. Etzidamu, berriz, Donostiako liburu azokakoa jasoko du, aurtengo azokan gehien saldutako euskarazko lana izan zelako.

BERRIAko kazetaria da, orain lan utzialdian dagoen arren. Hainbat liburu ditu idatzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.