Ryanair hegaldi merkeen enpresak ez du zerbitzurik emango Louiko aireportuan (Bizkaia) apirilaren 1etik aurrera. AENA aireko garraioa kudeatzeko Espainiako erakundearen jarrerari egotzi dio erabakia enpresak; adierazi du "justifikaziorik gabe" handitu dituela aireportuetako tasak erakunde horrek, eta horren ondorio dela erabakia.
2013an bidaiari gutxiago izateko aurreikuspena du Ryanairrek, eta horregatik erabaki du Loiun zerbitzurik ez ematea. Gainera, Espainiako eta Herrialde Katalanetako aireportuetan orain arte baino hegaldi gutxiago eskainiko ditu.
Ryanairrek lau hiritarako bidaiak eskaintzen ditu Loiun: Bartzelonara (Herrialde Katalanak), Kanaria Handira (Espainia), Madrilera (Espainia) eta Dusseldorfera (Alemania).