Loiuko erasoa "errefusatu" du Sortuk

2014ko abuztuaren 21a
19:58
Entzun

Sortuk "errefusatu" egin du atzo Loiun bost autobusen kontra eginiko erasoa, eta nabarmendu du "ezker abertzalearen estrategiatik erabat kanpo" kokatzen dela.

Eraso hori aldarrikatu dute ohar anonimo batean, gaixo dauden euskal presoak aska ditzatela eskatuz. Sorturen iritziz, "gatazka behin betikotu nahi dutenei egiten die soilik mesede" erasoak, "euskal preso politikoen eskubideak egunero urratzen dituzten horiei alegia".

Eusko Jaurlaritzak, berriz, gaitzetsi egin du "indarkeriaren berragerpenaren edozein forma", eta gaineratu du "beharrezkoa" dela gertatutakoaren "gaitzespen esplizitua iraganean hala egin ez zutenen aldetik". Gertatutakoa gaitzesteko eskatu die, halaber, presoen auzian "aldarrikapen oharrarekin bat datozen eskaerak dituzten erakundeei".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.