Lokarri: "Bizikidetza lortzeko helburua bateraezina da gizartearen sektore garrantzitsuak kanpoan uztearekin"

2012ko martxoaren 9a
12:39
Entzun

Lokarri herritar sareak positiboki baloratu du Eusko Legebiltzarrean ponentzia bat sortzeko proposamena, baina sareak nabarmendu du bizikidetza lortzeko helburua "bateraezina" dela gizartearen "sektore garrantzitsuak" kanpoan uztearekin.

Lokarrik uste du "bazterkerien garaia" amaitu dela, eta ETAk jardun armatuaren amaiera iragarri ondoren, "erakundeei eta alderdi politikoei elkarrekin lan egiteko garaia heldu zaiela, elkarrizketaren eta adostasunaren bidez".

"Egun legez kanpo dagoen ezker abertzaleari" ponentziaren inguruan galdetu beharko litzaiokeela uste du Lokarrik, eta foro horretan parte hartu beharko lukeela.



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.