Lokarrik bat egin du biharko manifestazioarekin

2011ko uztailaren 1a
15:03
Entzun

Lokarri herritar sareak bat egin du bihar Donostian "epaiketa politikoen kontra" deitutako manifestazioarekin. Lokarrik uste du Bateragune auziko auzipetuek lan politikoa soilik egin dutela frogatu dela epaiketan ere. Esan du ezker abertzalearen baitan eztabaida bat sustatu nahian ari zirela Arnaldo Otegi-eta, eta eztabaida horren ondorioz ezker abertzaleak estrategia berria garatu duela, "soilik bide politiko, baketsu eta demokratikoak baliatuz".

Euskal Herriko hainbat lagun ezagunek antolatu dute biharko martxa eta, besteak beste, ezker abertzaleak, EAk, Aralarrek, Alternatibak, ELAk eta LABek atxikimendua agertu dute egunotan.

Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Antiguako tuneletik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.