Lokarrik berradiskidetzearen inguruko bideoak egin ditu zenbait hautagairekin

Bost hautagaik hartu dute parte: Jose Antonio Pastor (PSE-EE), Josu Erkoreka (EAJ), Mikel Arana (Ezker Anitza-IU), Maite Aristegi (Amaiur) eta Uxue Barkos (Geroa Bai).

2011ko azaroaren 15a
15:59
Entzun

Lokarrik Bi minutu berradiskidetzerakoekimena abiatu du eta bertan datorren igandeko hauteskundeetan parte hartuko duten zenbait alderdi politikoren gai horren inguruko proposamenak jaso ditu. Parte hartu duten alderdi politikoak honako hauek izan dira: PSE-EE (Jose Antonio Pastor), EAJ-PNV (Josu Erkoreka), Ezker Anitza-IU (Mikel Arana), Amaiur (Maite Aristegi) eta Geroa Bai (Uxue Barkos).

Bost bideoak Lokarrik YouTuben igo ditu, baita "bake prozesuarekin zerikusi duten gaien inguruan elkarrizketa eta hausnarketa zabala eta anitzarako gune izan nahi duen Lokarriren blogean" ere. Gainera, Lokarrik ekimen hau erruz zabalduko du euren herritarren Sarea osatzen duten 25.000 lagunei boletin elektroniko bat bidaliz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.