Lokarrik Foro Sozialaren gomendioak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamentuan

2013ko ekainaren 11
18:09
Entzun

Foro Sozialak eginiko gomendioak aurkeztu ditu gaur Lokarrik Nafarroako Parlamentuan. Bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialaren lehen gomendioari jarraitzeko eta "elkarrizketa eta adiskidetze ariketa bat sustazeko" eskatu dio Lokarrik Nafarroako Parlamentuari, "etorkizuneko elkarbizitzarako oinarri sendoak ezartzeko" Nafarroan.

"Bizikidetza hobetzeko era aktiboan jarduteko helburuaren inguruko adostasun parlamentario bat abiapuntu egokia litzateke", adierazi du Lokarrik ohar baten bidez. Nafarroako Parlamentuan "bizikidetzaren erronken inguruko adostasunak lortzeko gai izango den batzorde zehatz bat" sortzeko eskatu du erakundeak, "edo bestela, Bizikidetzaren Batzordearen lana biziagotu dadila bake prozesuarekiko, Nafarroako herritarrak ere partaide bihurtuz bizikidetza hobetzeko erronkan".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.