Lokarrik hainbat hautagairi bizikidetzari buruz galdetu die

Lokarriren youtubeko gunea. BERRIA.
2011ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Hauteskundeetan tarte bat egin, eta azken hilabete honetan Euskal Herriko politikagintzan egin diren urratsak eta sortu diren erronkak gerorako utzi beharrean, akordiorako eta kontsultarako Lokarri herritar sareak hauteskunde kanpainara eraman nahi izan du bakegintza, bizikidetza eta adiskidetzeari buruzko proposamenen bilketa, sarearen arabera «gaurtik bertatik aurre egin beharreko erronkak direlako» .

Hain zuzen ere, hauteskundeotan hautagai diren batzuengana eta hauteskundeetara aurkeztuko diren alderdietako ordezkariengana jo du, bizikidetzaz mintza daitezen. Lokarrik YouTuben duen gunean jarri ditu ordezkari politikoen erantzunak (http://www.youtube. com/user/LokarriRed). Espainiako Kongresurako EAJko Bizkaiko zerrendaburu Josu Erkorekak, Amaiurreko Gipuzkoako zerrendaburu Maite Aristegik, Geroa Baiko zerrendaburu Uxue Barkosek, PSE-EEko bozeramaile Jose Antonio Pastorrek eta Ezker Anitzako Mikel Aranak erantzun diete Lokarrik 2 minutu berradiskidetzerakoatalean planteatutako galderei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.