Euskal herria

Lokarrik Nazioarteko Harreman Taldearen lagun taldea zabaldu nahi du

Martxoan jarri zuen sarea abian, "modu diskretuan", eta 2.457 herritarrek egin dute bat, ekarpen ekonomikoa eginez.

2011ko ekainaren 9a
14:41
Entzun

Lokarrik martxoan Nazioarteko Harreman Taldearen lagun sarea jarri zuen abian, eta orain arte 2.457 herritarrek bat egin ondoren, orain zabaldu egin nahi du. Abian jarri zutenean "modu diskretuan" egin zutela azaldu du gaur, baina orain ekimena handitu egin nahi dute.

Sareko kide izateko ekarpen ekonomikoa egin behar da, eta orain arte 60.511 euro bildu dituzte."Ekarpen ekonomiko honi esker, bizitzen gabiltzan bakeranzko prozesuaren atzeraezintasunari laguntzeko bilera eta topaketak egiteko gai izan da Harremanetarako Nazioarteko Taldea. Datozen hilabeteotan HNTak bere erraztaile lanarekin jarraituko du", azaldu du ohar batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.