politika

Lokarriren ekimen berriak "berradiskidetze prozesuan laguntzeko"

Larunbaterako topaketa antolatu du Barakaldon, eta sarean 'bakeprozesua.org' ataria zabaldu du.

2011ko abenduaren 14a
17:18
Entzun

Lokarri herritar sareak "berradiskidetzerako gune irekia" antolatuko du larunbatean Barakaldon, BECen. 10:00etatik 14:00etara izango da topaketa, "berradiskidetze prozesu bati ekiteko gakoen inguruan hausnartzeko". Ahal den pertsona eta sektore soziopolitiko gehienekin elkarrizketan jardun eta iritziak partekatu nahi ditu Lokarrik, eta bertan parte hartzeko animatu du jendea.

Berradiskidetze gaian interesa duten lagun guztiek era birtualean elkarrekin hitz egin, eztabaidatu eta ideiak partekatzeko aukera ere zabaldu du: bakeprozesua.org.

Bi ekimen horiek Euskal Herriko "berradiskidetze prozesuan laguntzeko" sortu ditu Lokarrik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.