euskal presoak

Londresko Auzitegiak atzera bota du Eneko Goieaskoetxeak han sar zezakeen azken helegitea

Euskal presoa aurki bidaliko dute Espainiara. Auzitegi Nazionalak ETArekin lotutako hamalau delitu egozten dizkio.

2012ko ekainaren 27a
15:22
Entzun

Londresko Auzitegi Gorenak atzera bota du Eneko Goieaskoetxea euskal presoaren (Gernika-Lumo, 1967) azken helegitea; Espainiaratzeko eskaeraren aurka Erresuma Batuko Justizian sar zezakeen azkena, hain zuzen. Londresko auzitegiak maiatzean erabaki zuen presoa Espainiara bidaltzea, horko Auzitegi Nazionalak hala eskatuta —ETArekin lotutako hamalau delitu egozten dizkio—. Aurki Espainiaratuko dute, Efe berri agentziak dioenez.

Goieaskoetxea iazko San Fermin egunean atxilotu zuten, Cambridgen (Erresuma Batua), ETArekin lotuta. Han bizi zen azken urteetan, izen faltsuarekin eta familiarekin. 

Hil honen hasieran, egun batzuetako gose greba egin zuen Belmarsh-ko espetxean, lagun eta senideen bisitak jasotzeko izaten zituen arazoak salatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.