Gastronomia

Londresko sukaldaritza omenduko dute San Sebastian Gastronomika biltzarrean

Igandean hasi eta datorren asteazkenera arte iraungo du biltzarrak, eta goi mailako sukaldarien hitzaldiak, dastatzeak eta lehiaketak izango dira.

jon eskudero
2013ko urriaren 4a
14:57
Entzun

Munduko sukaldari onenen bilgune izango da datozen egunetan Donostia, San Sebastian Gastronomika gastronomia biltzarra egingo baitute etzi hasi eta datorren asteazkenera bitarte. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia Basque Culinary Centerren, eta jakinarazi dutenez, Londresko sukaldaritza omenduko dute aurten eta sukaldarien hitzaldiak, dastatzeak eta lehiaketak izango dira lau egunean. Besteak beste, Londresko sukaldari ospetsuenak izango dira Kursaalean: Heston Blumenthal, Fergus Henderson, Nuno Mendes, Anna Hansen, Clare Smyth (Gordon Ramsey jatetxe ezaguneko nagusia), Jason Atherton eta beste hainbat. Biltzarraren zuzendari Roser Torrasek adierazi duenez, ez dute zalantza askorik izan gonbidatua hautatzeko garaian. "Ingalaterran ongi ez dela jaten behin baino gehiagotan entzun izan dugu, baina hori guztiz gezurra da. Londresko 40 jatetxe ingurutan izan gara gu, eta bertako gastronomia maila altukoa da. Horregatik, interesgarriak izango dira datozen egunak".

Torrasek nabarmendu duenez, sukaldaritza tradizionala baina, era berean, modernoa eta dotorea egiten dute Londresen. Etorkizuneko sukaldaritzaren ispilua Londres dela iritzi dio. "Street food —kaleko sukaldaritza— deituriko sukaldaritzaren tendentzia goraka doa, Londrestik hasita".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.