Rodriguez Zapateroren eta Rodolfo Aresen ondoren, Patxi Lopezek hitz egin du gaur goizean Batasunaren inguruan: "Adierazpenek beste melodia bat dute, baina ez dute behin betiko musika jotzen", esan du Eusko Legebiltzarrean Gernikako akordioari buruz Aintzane Ezenarro Aralarrekoak egindako galdera bati erantzunez. Bere diskurtsoa aldatu ezean, "bakearen trenara igotzen" azkena Jaurlaritza izango dela esan dio Ezenarrok.
Lopezek gaineratu du ezker abertzaleko kideak direla adierazpenetatik ekintzetara pasatu behar dutenak, eta behin betiko biolentziarekin hautsi eta desagertu dadin lanean ari direla frogatu behar dutenak. "Ez da errealitatea nahiarekin nahastu behar", esan du.
POLITIKA
Lopez: "Batasunaren adierazpenek beste melodia bat dute, baina ez dute behin betiko musika jotzen"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu