Atzo plazaratu zuen agirian "su-eten konpromisoak hartzeko eta betetzeko" galdegiten dio ETAk Zapateroren Gobernuari. Lopez Garridok adierazi duenez, Espainiako Gobernuak ez du inolako konpromisorik erakunde armatuarekin, eta ziurtatu du etorkizunean ere ez dituela izango. "Espainian ez da posible instituzio demokratiko batek erakunde terrorista batek sari politiko bat ordaintzea hiltzeari lagatzearen truke", esan du Onda Cero irrati katean egin dioten elkarrizketan. "ETAk ez du helburu politikorik lortuko, inoiz, Espainiak edonork gobernatzen dela ere. Bere patua desagertzea da".
Dena den, Lopez Garridok ez du egin agiriari buruzko balorazio zabalik. Izan ere, ETAk esaten duena ez dela garrantzitsua iritzi dio PSOEren Kongresuko bozeramaileak "egiten duena baizik". Ildo horretatik, ETAk hiru urtean ez duela inor hil, su-eten iraunkorra eman duela, eta "egun Espainian jardun terroristarik" ez dagoela azpimarratuk du. Bakea ez dela sekula hain hurbil izan azpimarratu du.
Politika
Lopez Garrido: "Egun Espainian ez dago jardun terroristarik"
Espainiako Kongresuko PSOEren bozeramaile Diego Lopez Garridoren arabera, egun Espainiako Estatuan ez dago "jardun terroristarik"; "40 urtean aurreneko aldiz", erantsi du. ETAren agiriari dagokionez, erakunde armatu horrek esaten duenak ez duela garrantziarik adierazi du Lopez Garridok, "egiten duenak baizik". Ildo horretatik, jardun armatua eten izanak bakerako aukerak zabaltzen dituela nabarmendu du, baina ukatu egin du Espainiako Gobernuak ETArekin inolako konpromisorik hartu duenik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu