AHT

Lopez Gereñu: "Ez da desjabetze prozesu hotza izango; galtzen dutenei irtenbideak emango zaizkie"

Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburu Nuria Lopez Gereñuri elkarrizketa izango da biharko Berria-n, =iEuskal y=i-aren gainean. Lanen ondorioz desjabetu behar diren lurren jabeekin banan-bana egingo dute lan, prozesua mingarria izan ez dadin. Horrez gain, Europarekin lotura zuzena eta errepideei irtenbide iraunkorrena dira Abiadura Handiko Trenaren abantailak, Lopez Gereñuren arabera.

2006ko maiatzaren 18a
19:51
Entzun
Tunel asko eta lan handiak ekarriko ditu Euskal Y-ak, eta ondorioz lur desjabetzeak egongo dira. Araban dagoeneko hasiak dira zeregin horretan, eta Nuria Lopez Gereñuk dioenez, ahalik eta txukunen egiten ari dira hori: "Ez da desjabetze prozesu hotza izango; galtzen dutenei irtenbideak emango zaizkie". Horretarako nekazariekin banan-banan hitz egiten ari direla dio, eta trenak inguruko herrietan ahalik eta eragin guxiena izan dezan saiakera egingo dutela.

Horrez gainera, egungo errepideak askoz seguruago izango direla azpimarratu du. "Errepidean oinarrituta dagoen garraio sistemari aurre egiteko era iraunkorrena da".Europarekin loturak hobetuko direla ere izango da abantailetako bat, Lopez Gereñuren ustez. "Lotura ziurtaturik dago".

Azken aldian izandako kritikak ere izan ditu hizpide. Herritarrekin kontsultarik egin gabe egin dutela proiektua salatu dute talde eta eragile askok. Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren arabera, hori ez da horrela. "Hamasei urte daramatzagu instituzioekin, eragileekin eta taldeekin lanean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.