Xabier Lopez Peña gogoan izan zuten atzo arratsaldean Basauriko kaleetan (Bizkaia). Berriro gerta ez dadin, 15ak herrira lelopean, herritar ugari batu ziren Herrira-k egindako deialdira, Lopez Peñaren heriotza salatu eta horrelakorik berriro ez gertatzeko eskatzeko. Gaurko beste deialdi bat egin du Herrira-k: Galdakaoko Zamakoa plazan, 20:00etan.
Parisen jarraitzen du Lopez Peñaren gorpuak.