Xabier Lopez Peña Thierry martxoan hildako ETAko kidea «omentzea» eta «terrorismoa goratzea» leporatuta deklaratu beharko dute inputatu gisa. Inputatuta dauden zazpi kideek salatu dute Guardia Zibilaren txostena ikusi besterik ez dagoela euren kontrako prozesua asmakizuna dela ondorioztatzeko.
Gazteen ustez, Ernai erakundeko kide izateagatik inputatu dituzte, eta “kriminalizatzea da helburua, ez besterik”.
Periko Solabarriak ez ezik, sei gaztek ere deklaratu beharko dute Eloy Velasco instrukzio epailean aurrean: Gotzon Elizburuk, Maialen Etxeberriak, Irati Sienrak, Aitor Andak, Garazi Mugertzak eta Mikel Buttonek.